Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Campus Birtuala

Campus Birtualaren definizioa

Campus Birtuala UPV/EHUren zerbitzua da, eta unibertsitateko metodo edo prozedura telematiko bidezko irakaskuntza garatu eta gestionatzeko ardura dauka. Oro har Informazio- eta Komunikazio-Teknologien bidez (hots, IKTen bidez) eta bereziki internet bidez hedatzen dira irakaskuntza eta ikaskuntza. Bestalde, telematika bidezko irakaskuntza- eta ikaskuntza-eredu desberdinak ditugu, baliabide telematikoen erabilera-mailaren arabera. Mailaketa horretan, mutur batean daude campus birtualak lagundutako ikasgelako saioak; eta beste muturrean, berriz, ikasgelarik gabeko saioak, edo erabat birtualak direnak.

Labur esanda, metodo edo prozedura telematiko bidezko irakaskuntza eskaintza instituzional osoa bilduko da Campus Birtualean, eta UPV/EHUn metodo edo prozedura telematiko bidezko ikaskuntza garapena bultzatzeko erreferentea izango da campus hori. Hortaz, arreta berezia jarriko da metodo edo prozedura telematiko bidezko ikaskuntzarekin lotutako irakaskuntza-lanean, eta erakundeen onarpenean.

Azken eguneratzea: 2010/01/27